Garabi zerbitzuko langile ohien birkolokazio plana martxan da
Planaren bidez pertsona horiei babesa eman, lana bilatzen lagundu, eta lehenengo urteetan akonpainamendu lana egiten lagundu nahi dietela esan du udalak..
Planaren bidez pertsona horiei babesa eman, lana bilatzen lagundu, eta lehenengo urteetan akonpainamendu lana egiten lagundu nahi dietela esan du udalak.
Planaren lehen fase batean pertsona bakoitzaren diagnostiko bat egingo dute adituek bere enplegagarritasuna aztertzeko, bere lan ibilbidea, formazioa eta abar. Pertsona bakoitzaren profilaren arabera prozesu hori formazio okupazionalaz ere lagunduko da beraien profila hobetze aldera. Horretarako, diru laguntza konkretuak onartu dituzte :”Oarsoaldeak, dena den, pertsona horien profila hobetzeko ardura hartzeaz gain, Enplegu Plana oinarri hartuta, inguruko enpresak aztertuko ditu pertsona bakoitza lanpostu konkretu batera bideratzeko”. Pertsona horiek kontratatzen dituzten enpresek 18.000 erora arteko hobaria jasoko dute langileko, hiru urtez, beti ere, kontratuak enplegu egonkorra sortzera bideratuta badaude.
Gainera, prozesua ahalik eta gardenena izan dadin batzorde bat eratuko dute. Langile bakoitzaren birkokatze planaren baldintzak betetzen diren jarraipena egingo du. Bertan, Oarsoaldea Garapen Agentziaren ordezkari bat, udal ordezkari bat, eta planean parte hartuko duten langileek aukeratutako ordezkari batek hartuko dute parte.