Energia ohitura berriak ikasteko tailerra egingo dute larunbatean

Energiaren erabilera iraunkorraren sustapena ere landuko dute, Labore Oarsoren egoitzan
energia tailerra oarsoaldea

Larunbatean egingo dute energia tailerra.

Energia erabilera iraunkorra sustatzeko eta energia kontsumoaren ohitura berriak ikasteko asmoz, tailerra antolatu du Oarsoaldea Garapen Agentziak datorren larunbaterako. Oarsoaldeko Energia Plana onartu zutenean, energia kontsumoari buruz sentsibilizatzea onartu zuten.

Oarsoaldeak herritarren energia erabilerari buruz duen ezagutzaren berri jakin nahi du. Prozesuan jasotako ekarpenekin eta datuekin, urte bukaeran Oarsoaldeko Energia Sentikortze programa zehatza egingo dutela jakinarazi dute.

Larunbatekoa izango da lehen saioa. Laboreren egoitzara hurbiltzen direnek energia erabilerari buruzko iritziak emateko aukera izango dute, baita ohituretan hobekuntzak iradoki ere. Energiaren alorrari dagozkion zalantzak, proposamenak eta gomendioak partekatzeko gunea izango dela iragarri dute.

Topaketa 11:00etan hasiko da, eta bazkalorduaren ondoren bukatuko da. Tartean, bertako jakiekin dastaketa egiteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek.

Tailerra irekia izan arren, aldez aurretik eman beharko da izena, telefonoz (608 31 87 94 edo 943 49 41 29) edo e-posta bidez.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend