Landalur Azoka egingo dute larunbatean Zumardian eta horren barruan , tailerra antolatu du Oarsoirriakek.
Milorri sendabelarra. OarsoIrriakek tailerra antolatu du sendabelarren gainean.
Landalur Azoka egingo dute larunbatean Zumardian eta horren barruan , tailerra antolatu du Oarsoirriakek. Herriko sendabelarrak ezagutzeko parada izango da 12:00etan antolatu duten tailerrean, eta baita eskura dauden landareak, apaintzeko, sendatzeko erabili eta ezagutzen hasteko: “Herrian bertan, Zumarditik Patxikura. Badago zumarrik Zumardian? eta sendabelarrik Patxikun?”. Bertaratzen direnek, galdera horiek erantzuteko aukera izango dute, eta baita sendabelarrak erabiltzen ikasteko.
OarsoIrriakek jarriko duen postuan gainera, Irribaratzearen gaineko informazioa emango diete herriko familiei.