Arramendiko parte hartze prozesuaren azkeneko saioa, gaur

arramendi

Arramendiko parkearen etorkizuna argitu nahi dute prozesuan.

Arramendi eremuaren gaineko parte hartze prozesuaren azken saioa egingo dute gaur. Pasa den martxoan abiatu zuen udalak prozesua, Arramendi parke bat baino gehiago bilakatzeko helburuarekin: “Herritar, ordezkari, erabiltzaile, eta eragileekin batera, inguru horrek dituen baliabide  eta esanahi ezberdinak marko ireki batean antolatzea”.

Orubera bisitak, datu bilketa, eta eragile desberdinekin solasaldiak eginda hitzaurre dokumentua plazaratu zuen udalak, Arramendi parkearen ibilbide historikoa zehazteaz gain, prozesuak jarraitu beharreko lan ildoak ezartzen zituen idatzia. Maiatzean, deliberazio gunea abiatu zuten: “parte hartze prozesuaren une erabakigarria, aurretik jasotako material konplexua eredu partekatuan lantzeko momentua”.

Gaur itzulketa egingo dute 18:00etatik aurrera Xenpelar Etxeak hartuko duen saioan. Behin behineko ekimen zerrenda aurkeztuko du prozesuko talde gidariak eta azken teknika baten bidez, herritarrek osatu, moldatu eta lehenetsi egin beharko dituzte hamabost ekimen. Herritarrak parte hartzera deitu dituzte, “batez ere prozesuan zehar parte hartu dutenei, itzulketa saioa, elkarlanak orain arte eman duenaren onespen jarduera bat delako”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend