Plazeta inguruan bi edukiontzi erre dituzte

edukiontzia.lezo

Lezoko Udalak emandako irudian, edukiontziak sutan.

Plazeta eta hilerriaren inguruan bi edukiontzi erre egin dituzte gaur goizean. Suhiltzaileek gertakaria izan eta gutxira itzali dute sua. Udalak oharra bidali du hedabideetara jazoera gaitzesteko, “tristea da aurrera egin ordez, aztera egiten ari garela ikustea. Helburuetara iristeko edozein bitarteko edo bide erabiltzea zilegi zeneko garaietara itzuli garela dirudi. Denak ez du balio aldarrikapena egiteko”.

Udalak errespetua eskatu du, egileei gizalegez jokatzeko, “oinarrizko printzipioa baita errespetua. Hori ez da gure eredua, guk elkarbizitzan sinesten dugu, gauzak egiteko beste modu batean”.

Horrelako ekintzek egungo gizartean lekurik ez dutela esateaz gain, egunerokotasuna oztopatzen dutela adierazi du udal erakundeak, “eta hori ez da bizilagunek nahi dutena. Eraso, beldur eta bandalismo urteak atzean utzitako garaia da”.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend