[Galeria] Landa eremuko gutiziak, eskura

landalur.azoka.sagardoa

Sagardoa nola egiten den ikusteko aukera izan da goizean.

Errenteriako 13. Landalurraren Azoka egiten ari dira gaur Gamon Zumardian. Errenteria-Oreretako lehen sektoreko ekoizpenen berri asmoz egin dute aurten ere azoka, kalitate handiko eta askotariko produktuekin.Behemendi Landa Garpenerako elkarteak, Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute jarduera.

Horien osagarri, beste hainbat postu jarrita daude Zumardian, adibidez, talogileenak, AEKrena, Zituenerena, Artelatzena, Oarsoirriena, Labore Oarsorena, Basherrirena… Landa eremuak, herriko eta inguruko eragileen jardunarekin bat egin du.

Postuak eta abereak ikusteko aukera izateaz gain, zuzen-zuzenean sagardoa egiteko prozesua ikusi ahal izan da goizean. Eta Azabaratza Oreretako Kontsumo Taldeko kideek zer ekoizten duten, eta jaki horiekin zer egin daitekeen —sukaldean— azaldu dute.

Goizean, 14:00ak arte egongo da zabalik. Arratsaldean 16:30etik 19:30era. Honakoak dira arratsaldeko jarduera zehatzak:

  • 16:30ean, haurrentzako tailerrak Oarsoirriak eta Labore Oarsoren eskutik.
  • 18:00etan, haurren txokolatada Errenteriako Basosoro baserriko eguneko esnearekin.
  • Arratsaldean zehar: Errenteriako dultzainero, txalapartari, trikitilari eta txistulariak; perretxikoen erakusketa; eta Erlezaintza eta liztor beltza erakusketa.

Jarraian, goizean HITZAk azokan bildu dituen hainbat irudi.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend