1957ko kintoek ostirala dute izena emateko azken eguna
Bazkaria egingo dute 1957 urtean jaiotakoek hilaren 28an. Bertan parte hartu nahi dutenek, ostirala (hilak 20) izango dute izena emateko azken eguna.
Bazkaria egingo dute 1957 urtean jaiotakoek hilaren 28an. Bertan parte hartu nahi dutenek, ostirala (hilak 20) izango dute izena emateko azken eguna. Oiartzungo Txikierdi Alde jatetxean egingo dute bazkaria, eta 60 euro balio du. Antolatzaileek bi hitzordu jarri dituzte bazkariari begira, 13:00etan Errenteria-Oreretako Zumardiko autobus geltokian elkartuko dira, bestela, 14:00etan jatetxean. Informazio gehiago eskatzeko eta diru sarrera egiteko 629 94 13 67 edo 616 31 50 86 telefono zenbakietara dei dezakete interesdunek.