Larunbatean afaria izango da meza ondoren, eta txartelak salgai daude jada.
Batelerek irabazi dute aurten trapurik preziatuena.
Denboraldian lortutakoak ospatzeko eguna dute larunbatean Donibanen. Pasai Donibane Koxtapek arraunlariak omendu eta urtean zehar irabazitako banderak, guztira 39, bedeinkatuko ditu. Ondoren, urtero legez afaria eta dantzaldia izango dira klubaren egoitzan. 400 lagun inguru elkartuko direla espero da.
Afarirako txartelak Centi supermerkatuan, Bare Bare kafetegian eta Milaren dendan eros daitezke, 12 euroan helduenak eta 8 euroen haurrenak. Bihar da (hilak 18, asteazkena) txartelak erosteko azken eguna.
Egitaraua:
- 18:30: Kalejira irtengo da Meipitik, bandak lagunduta, eta irabazitako banderak erakusgarri.
- 19:30: Bonantzako elizan banderen bedeinkapena.
- 21:30: Klubean afaria.
- 23:00: dantzaldia.