Zituenek bere proiektua aurkeztuko du bihar
Pasta obradorea martxan jarri nahi dute, eta abalisten bila ari dira
Zituenek bere proiektuaren aurkezpena egingo du bihar, hilak 18, Labore Oarsoren egoitzan. Orain dela urte eta erdi inguru hasi ziren pasta artisau moduan egiten, eta orain obradorea ireki nahi dute. Makinaria erosteko, eta egitasmoari bultzada emateko, abalisten bila ari dira. Obradore hori Errenteria-Oreretako Erdiko Kalean egongo da, eta salmenta zuzena egiteko txokoa izango du, ekoizpena aurrera eramatekoaz gain. Horren berri jakin nahi duenak, bihar 19:00etan hurbil daiteke Ugaldetxoko eraikinera. Hitzaldiaren ondoren pintxoak emango dituztela jakinarazi dute Zitueneko Iker Eizagirre eta Naiara Retegik. Proiektuari buruz gehiago jakin nahi duenak,