2018an, ordenantza fiskaletan igoerarik ez Lezon

Lezoko udaletxea

EAJko eta PSE-EEko zinegotzien aldeko botoarekin atera dira ordenantza berriak aurrera.

Udal tasa eta zergak izoztea, ez igotzea erabaki du gaur Lezoko Udalak. Udalbatzarra egin dute 08:00etan hasita, eta bertan, udal gobernuaren proposamena onartu dute EAJko eta PSE-EEko zinegotziek. Denek eman diote baiezkoa aurrez landutako proposamenari. EH Bilduko hautetsiak ez dira plenoan izan.

2018an, tasa eta zerga nagusiengatik ez dute gehiago ordaindu beharko lezoarrek, beraz: Ondasun Higiezinen Zerga, eraikuntzen eta instalazioen obrena, jarduera ekonomikoarena, edo zirkulazioarena bere horretan mantenduko dira.

Alta, tasa batzuk egokitu behar izan ditu udalak, igoz. Adibidez, Kultur Aretoaren alokairua, kiroldegian eta Gezalan antolatuko diren ikuskizunetarako sarrerak, oholtzen erabilera eta alokairuagatik ordaindu beharrekoak, etxez etxeko laguntza zerbitzuarena, nahiz kirol gune guztietako eta Gezalako sarrerak garestiago izango dira

Taxien tarifek ez dute igoerarik izango.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend