Auzipetuen artean dira Manu Ugartemendia oreretarra eta Onintza Ostolaza abokatu oiartzuarra.
Denera, 590 urte eskatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak. Herrira, Etxerat eta osasun arloko Jaiki Hadi elkartekoak eta abokatuak dira auzipetuak.
“ETAren espetxe frontea” osatzea leporatuta, 48 euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean eta gaur fiskalaren zigor eskaeren berri emateko agerraldia egin dute auzipetuek Aieteko jauregiko parkean, Donostian.
Haiei babesa emanez, han izan dira sindikalgintzako aurpegi ezezagunak ez ezik, gizarte eta politika arloko pertsona esanguratsuak.
Akusazio eta zigor eskaeren larritasunarengatik kezka agertu dute eta Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta instituzionalei erantzuteko dei egin diete.
Epaituko dituzten 48 lagunek “bakearen alde” lan egin dutela nabarmendu dute, modu “publiko eta transbertsalean”.
Auzipetuek, halaber, “giza eskubideen defentsan, demokraziaren alde eta etorkizun kolektibo hobe baten aldeko konpromisoa” berretsi dute.
Euskal presoen eskubideen aldeko lanean aritutakoak dira auzipetu guztiak. EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bitartekari gisa arituak, presoei asistentzia juridikoa ematen dieten abokatuak, osasun asistentzia ematen dietenak —Jaiki Hadi elkarteko mediku eta psikologoak—, senideak —Etxerat elkarteko kideak—, eta Herrira-n presoen giza eskubideak aldarrikatzen ibilitakoak.
Auziak 2013ko irailean hasitako polizia operazioetan du jatorria : 11/2013 sumarioa. Eloy Velasco epaileak egin du instrukzioa.
Auzitegi Nazionaleko fiskalak bat egin du Velascoren tesiarekin. “ETAren espetxe frontea” osatzea leporatzen die auzipetuei eta “erakunde terroristako kide” izatea ia denei.
AUZIPETUAK
Abokatuak
Arantza Aparicio
Ainhoa Baglietto
Jon Enparantza
Iñaki Goioaga
Ane Ituiño
Amaia Izko
Eukene Jauregi
Jaione Karrera
Aiert Larrarte
Kepa Manzisidor
Onintza Ostolaza
Atxarte Salvado
Alfonso Zenon
Haizea Ziluaga
Arantza Zulueta
Bitartekari taldea
Jose Miguel Almandoz
Asier Aranguren
Jose Luis Campo
Egoitz Lopez de Lacalle
Aintzane Orkolaga
Aitziber Sagarminaga
Naia Zuriarrain
Etxerat
Izaskun Abaigar
Nagore Lopez de Luzuriaga
Herrira
Jesus Mari Aldunberri
Fran Balda
Jabier Carballido
Amaia Esnal
Jose Antonio Fernandez
Jon Garai
Nagore Garcia
Gorka Gonzalez
Eneko Ibarguren
Imanol Karrera
Sergio Labaien
Emilie Martin
Jon Mindegiaga
Ibon Meñika
Roberto Noval
Nagore San Martin
Oskar Sanchez
Manu Ugartemendia
Eneko Villegas
Beñat Zarrabeitia
Ane Zelaia
Ekain Zubizarreta
Jaiki Hadi
Fernando Arburua
Oihana Barrios