Festa Eguna dute gaur Juneren Hegoak elkartekoek.
Juneren Hegoak elkartea lagunez inguraturik ari da gaur ospatzen bere urteroko festa eguna. Mindara, Pausoka, Bihotzez, Arnasa… gaixotasunen testuinguruan sortutako elkarteak dira guztiak, boluntarioen mimoz eta izerdiz sostengatutakoak, eta gaur guztiak elkartu dira Lehendakari Agirreren plazan, beren lanaren berri eman, sentsibilizatu… eta bide batez, Juneren Hegoak elkartekoak antolatutako jaiaz gozatzera.
Jolasean eta tailerretan aritu dira goizean, karpa eta arkupeen aterpean. Baina
festak oraindik luze joko du. 17:00etarako iragarria dute ekitaldi izarra. Go!azen telesaileko aktoreak dira etortzekoak haur eta gazteak kantan eta dantzan jartzera. Horrez gain, familiei omenaldia, Hibaikari, aitortza, zumba… askotariko egitarau erakargarria arratsalderako planik oraindik ez duen ororentzat.