Juan Mari Etxabek jarraituko du ‘Erreka’ entrenatzen

SanJuan, kontxa

Juan Mari Etxabe bigarren urtez jarraian izango da Errekaren entrenatzaile.

Pasai Donibane Koxtapek datorren denboraldian ariko den talde teknikoaren berri eman du gaur. Iragarri dutenez, Juan Mari Etxabek jarraituko du traineru nagusia entrenatzen. Azken denboraldian hasi da Erreka entrenatzen Etxabe, Joseba Fernandezi lekukoa hartuta, eta hurrengo denboraldian aurten hasitako lanari jarraipena emateko aukera izango du.

Nesken entrenatzailea, aldiz, Anartz Gereño izango da. Aurten Maialen Arrazolarekin elkarlanean aritu da Gereño, baina arrazoi pertsonalak tarteko, Arrazolak taldea entrenatzeari utziko dio aurten.

Bigarren trainerua, azkenik,  Josema Azkuek entrenatuko du aurrerantzean, Francis Sistiagari lekukoa hartuta.

Izendapenen berri ematearekin batera, klubak “konfiantza etxekoengan jarria duela” nabarmendu du, eta “Maialen, Francis, Rosa eta Reyes” taldekideei eskerrak eman dizkie, “aurreko urteetan klubaren alde egindako lanarengatik”.

Bukatzeko, arraun eskolako arduradunen berri aurki emango dutela jakinarazi eta Marea Arroxari dei egin diote “orain arte bezala talde guztiak animatzen segi dezaten”.

Arraunlarien omenaldia

Koxtapek larunbatean itxi zuen behin betiko aurtengo denboraldia, arraunlariak omenduz eta irabazitako 39 banderak bedeinkatuz.

Marea Arrosak, beste behin, ez zuen kale egin, eta herri osora eraman zuen arraunaren festa.

 

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend