Power Rangerseko jokalariek ezin izan zuten garaipenik ospatu.
Estadio handietako fokuetatik at, badira pasio handiarekin bizitzen diren kirol partidak. Horietako bat bizitzeko aukera izan zen pasa den ostiralean, Errenteria-Oreretako Beraun auzoko pilotalekuan.
Power Rangersek Ostikoren gotorlekua bisitatu zuen. Derbiek izan dituzten osagai guztiak eduki zituen: jokaldi eztabaidagarriak; lehia gogorra; aurreko bi denboraldietan Ostikoren golegile nagusia zen eta orain Power Rangersen koloreak defendatzen dituen jokalariaren aurkako oihuak… Ez zen joko politik egon, baina hori gutxienekoa da derbi batean.
Etxekoak aurreratu ziren, Toraxek sartutako penalti bati esker. Bisitariek ezbaian jarri zuten epailearen erabakia. Oiartzuarrek markagailuari buelta ematea lortu zuten, baina Bautistak etxekoentzako berdinketa lortu zuen. Bigarren aldiz aurretik jartzea lortu zuten Elorsorokoek, baina Bautistak —berriro— hirunakoa jarri zuen markagailuan. Txamok, Markezek eta Pablok lortu zituzten Power Rangersen golak.
Seigarren postuan daude orain, hiru partidatan lau puntu lortuta. Kuriositatez, Gipuzkoako Bigarren Mailako beste taldeak ere —Miren Tabernak— hiruna berdindu zuen. Oiartzungo kirol taldeen emaitzak honakoak dira:
FUTBOLA
Emakumeen Bigarren Maila
- Oiartzunek atsedena izan du.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
Emakumeen Euskal Liga
- Barakaldo-Oiartzun B: 1-1.
Gizonen Erregional Preferentea
Emakumeen Erregional Maila
- Oiartzun-Hondarribia: 0-2.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Ventanas Isu-Oiartzun: 4-1.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna-Goierri: 3-3.
- Ostiko-Power Rangers: 3-3.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- CD Internacional-Oiartzungo Saskilagunak: 73-55.