Azaroan greba egingo dute AZTIko langileek

azti.langileak

AZTIko langileak, elkarretaratzean.

Pasaiako AZTIren biltzarrak (komitean ELAk du gehiengoa) azaroaren 2an eta 3an greba egitea erabaki du “zuzendaritzak hitzarmen bermatu berri baterako akordioa lortzeko duen itxikeria dela-eta”.

Langileen ordezkariek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, azken bost urteetan soldatak izoztuta dituzte. Greba deialdi honen bitartez hitzarmen berria lortu nahi dute, soldatak KPIren arabera eguneratzeko eta hitzarmenean lanpostuak eta lan baldintzei eusteko berme klausulak txertatzeko. Horrez gain, hitzarmenean jasotakoak gauzatuko direla ziurtatu nahi dute, bermeak adostuz.

Langileen arabera, AZTI Fundazioko Zuzendaritzak 2016an hautsi zuen bake soziala, ordura arte indarrean zegoen hitzarmena bertan behera utzita.   Soldatak hamar urtez izoztea erabaki zuten orduan, eta antzinatasun-hirurtekoak kendu zituzten.

Langileek esan dutenez, elkarrizketarako bideak eta PRECOren bitartekaritzako aukerak agortu dituzte eta ez dute akordiorik lortu. Horregatik erabaki dute grebara deitzea, “2012az geroztik nagusi den prekarizazio bilakaera geldiarazteko eta lan harreman zuzenagoak eta duinagoak” lortzeko.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend