Azaroan hasiko dira Lezo-Donibane bidegorriaren zati baten lanak

bidegorria.lezo

Lanak Lezotik hurbilen dagoen zatian egingo dituzte.

Herritarrek maiz eskatutako hirigintza lan bati azaroan ekingo diote. Lezoko Udalak esleitu du herria eta Donibane lotuko dituen bidegorriaren eta oinezkoen bide berriaren hirugarren zatiaren lanak, Lezotik hurbilen dagoen zatiarena hain zuzen, eta datozen asteetan hasiko dira obrarekin. Beste bi zatiak finantzatzeko konpromisoa hartua du Gipuzkoako Foru Aldundiak, baina datozen urteetan egingo direla jakinarazi du Lezoko Udalak.

Sasoi Eraikuntzak enpresak egingo ditu hirugarren zati horren lanak, ia 365.000 euroko aurrekontuarekin. Horien %85 aldundiak jarriko du, gainontzekoa Lezoko Udalak –apirilean sinatutako hitzarmenean horrela dago jasota—.

Lezoko Udalak esan duenez, abian jarriko diren lanak “oso garrantzitsuak” dira herriarentzat, “oinezko zein txirrindulari asko igarotzen delako egunero bertatik, eta egun eremua ez delako guztiz segurua pertsonentzat”. Horregatik, behin lanak bukatzean, herritarren “segurtasuna, mugikortasuna eta ongizatea” hobetuko direla esan du.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend