Osasun sistemak unibertsala behar duela izan aldarrikatuko dute igandean.
Xabier Olaskoaga plazan izango da emanaldia, 13:30ean.
Osasun sistemak unibertsala behar duela izan aldarrikatuko dute igandean. Antzerkia eta musika baliatuko ditu horretarako Tirante Plataformak
Osasuna preziorik onenean ikuskizunean. Medicus Mundi Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundearen proiektuaren barruan antolatu du Tirante Plataformak antzezlana, osasun publikoa galtzen ari dela salatzeko. Helburua, pertsona guztiek osasun publikorako duten eskubidea aldarrikatzea izango du igandeko iniziatibak eta Errenteria-Oreretaz gain, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko beste 14 udalerritan egingo dute.
Emanaldia Xabier Oalskoaga plazan izango da igandean 13:30ean.