Anunciata ikastetxeko irakasle ohia hilaren 12an zendu zen; bere lankide izandakoek astelehenean gogoratuko dute.
Isabel Goldarazena, ikasle talde batekin.
Anunciata ikastetxeko irakasle ohi Isabel Goldarazena Vazquez hilaren 12an zendu zen, 65 urte zituela. Lankide izandako irakasleek bere aldeko meza antolatu dute astelehenerako. Antxoko San Fermin parrokian ospatuko da Goldarazenaren aldeko meza, astelehenean (hilak 30), 18:00etan.
Ikastetxeak jakitera eman duenez, Goldarazena 1970. hamarkadan hasi zen ikastetxean lanean, eta Lehen Hezkuntzan eman zituen klaseak, batez ere, 6-8 urte bitarteko neska-mutilei.