Errenteria-Oreretan, Antxon eta Irunen herritarrak kalera atera dira Kataluniako Errepublika aldarrikatu izana ospatzeko.
Errenteria-Oreretako Zumardian 155. artikulua “diktadura” dela salatu zuten
Elkartasunez, eta inbidiaz erantzun diote Oarsoaldean eta Bidasoan atzo Bartzelonan gertatutakoari. Prozesuan zehar egin bezala, erabakitzeko eskubidearen alde atera ziren atzo kalera herritar asko, Kataluniako banderak eskuetan zituztela. Errenteria-Oreretako Zumardian herritarren erabakia errespetatzeko eskatu zuten, eta Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzea “diktadura” dela salatu.
Antxon cavarekin ospatu zuten aldarrikapena
Pasai Antxon jai giroan atera ziren herritarrak kalera Kataluniako Errepublikaren aldarrikapena ospatzeko. Gure Zumardian bildutakoek cavarekin brindisa egin zuten, eta Kataluniaren independentziaren aldeko mezuak oihukatu zituzten.
Bidasoan ere izan du erantzunik Kataluniako Errepublikaren aldarrikapenak. Irungo Urdanibia plazan herritar ugari atera ziren kalera eta, Antxon bezala, cava botilak ireki zituzten.
Hondarribian ez zen deialdirik egin, baina bezperan Kataluniari nazio izaera aitortu eta 155. artikulua ezartzea gaitzesten zuen
mozioa onartu zuten plenoan, EAJ, Abotsanitz eta EH Bilduren botoekin.
Irunen, Urdanibia plazan elkartu ziren