Alkateari Lezoko Hondakinen Mahaia deitzea eskatu diote

Bost edukiontzien sistemarekin atzera egin dutela salatu du Lezon Ondo Ai Ginen taldeak .Sistema berriaren gaineko jarraipena eta txostena egin ditu
hondakinak.lezo

Lezon Ondo Ai Ginen taldeak bidalitako argazkiak, hondakinak edukiontzietatik kanpo.

Bost edukiontzien sistemaren jarraipena eta txostena egin ditu Lezon Ondo Ai Gea taldeak, eta emaitzei erreparatuta alderdi politiko eta herritarrekin osatutako hondakinen mahaia deitzea eskatu diote alkateari.

Kezkatuta azaldu dira txostenaren ondorio nagusiekin: «Sistema berriarekin gutxiago birziklatzen da, edukiontziak urrutiago daude, hondakin asko pilatzen dira edukiontzien kanpoan zein lurrean botata, eta bosgarren edukiontzia garestiagoa da, kale garbiketa eta hondakinen bilketa kontratuak banatuta eta plastikoa eta papera salduta ateratzen ziren 110.000 euroak galdu egin ditugulako».

Edukiontziak jarrita, aparkaleku plazak galdu direla esan du taldeak, eta atez atekoarekin izan ziren baino kexa gehiago izaten ari dela herritarren aldetik.

Atzera egin dute
Sistema berriarekin «atzera egin» dutela dio Lezon Ondo Ai Geak: «Arazoa ez dela konpondu argi dago. Datu ofizialak lortzen saiatu gara, baina jakin dugunez, Lezoko hondakinak biltzen dituen kamioiak beste herrietako hondakinekin nahasten ditu, beraz, datu ofizial sinesgarririk ez dugu izango inoiz». Txostena eta argazkiak udal erregistroan sartu, eta taldearen izena ere aldatu dute: aurrerantzean, Lezon Ondo Ai Ginen taldea izango dela jakinarazi dute.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend