Zarata Maparen Ekintza Plana herritarrekin diseinatu nahi dute Lezon

Portua

Portuaren jarduera da Lezon zarata iturririk handienetakoa.

2016ean osatu zuen Lezoko Udalak udalerriko Zaraten Mapa. Hori garatzeko Ekintza Plana unea iritsi da, eta Lezoko Udalak herritarrekin garatu nahi du hori. Horretan hasteko, batzarrera deitu ditu lezoarrak hilaren 7rako (asteartea) 19:00etan udaletxeko pleno aretoan.

Udalak jakinarazi du herritar orori dagokion gaia dela zaratarena. Horregatik, lezoarren partaidetza eskatu du. Izan ere, mapa egiterakoan, neurketez gain, herritarrei telefono bidezko inkestak egin zitzaizkien txostena osoagoa izan zedin. Udalaren webgunean kontsulta daiteke mapa hori.

Hala, egin zen azterketaren arabera, bi ondorio nagusi atera ziren. Honakoak:

  • Herrigunea zeharkatzen duten errepideek (Gi-3440 eta Gi-2638), trenbideak eta portuak sortzen dute arazo gehien.
  • Kaleko trafikoak ez du arazo nabarmenik sortzen, eta eremu lasai asko dago herrian.

Abiatuko den parte hartze prozesuaren asmoa da arazoei aurre egiteko proposatuko den Ekintza Planean dauden irtenbideak lantzea ahalik eta partaidetza handienarekin.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend