Iazko filmak hirukoiztu dira aurtengo ekitaldian: 855 film labur aurkeztu dituzte guztira. Ibilbide profesionalari ohorezko saria emango diote Rebordinosi.
Landa eta Collar jaialdiaren aurkezpenean.
Inoiz baino lan gehiagorekin. Hala dator Film Laburren Jaialdiaren 22. aldia. Ostegunean hasita, igandean amaituko da Niessen Kulturguenan 18:00etan hasita egingo duten sari banaketa ekitaldiarekin. Ion Collar Kultura zinegotziak eta Laura Landa Kultura teknikariak aurkeztu zuten aurtengo jaialdia joan den ostiralean. Aurkeztutako film kopurua nabarmendu zuten biek, izan ere, iazko filmak hirukoiztu dira aurtengo ekitaldian: 855 film labur aurkeztu dituzte guztira.
Iaz dagoenneko nabarmendu zuten antolatzaileek gorakada, eta lanak jasotzeko moduarekin lotu zuten hori, filmak plataforma digital baten bidez aurkeztu behar izan zituzten lehenengoz. aurten, berriz, beste jauzi bat egin dute eta Clickforfestivalsi Festhome plataforma gehitu diote.
Aurkeztutako lan guztietatik 37 heldu dira lehiaketa fasera jokoan dauden hamar sarietako bat eskuratzeko. Lan horiek, eta Atlantikaldiaren barruan antolatutako
3, 2, 1… Atlantikaldian grabatzen bideo espres lehiaketara aurkeztutako lanak hilaren 16, 17 eta 18an emango dituzte Niessen zinemetan 19:30ean. Sarrera doakoa da.
Jose Luis Rebordinosi aitortza
Hilaren 19an egingo dute sari banaketa, eta film onenak aukeratzeaz gain aipamen berezia egingo diote Jose Luis Rebordinosi. Ibilbide profesionalari ohorezko saria jasoko du.
Txikifilm zine zikloa ere antolatu dute aurten lehenengoz Zinetxikiren kolaborazioarekin. Larunbatean (18) eta igandean (19) izango dira saioak 12:00etan Niessen Kulturgunean. Hilaren 18koa, 3 urtetik gorao haurrentzat izango da, eta 19koa, berriz, 6 urtetik gorako haurrentzat.