Herrira iritsi berrientzat, harrera saioak bihar

Harrera protokoloaren aurkezpena.

Herrira iritsi berriak diren bizilagunei begira Ongi etorri Errenteriara saioak antolatu dituzte bihar. Aurten 1.000 pertsona erroldatu dira herrian eta saioen helburua, heldu berriei ongi etorria ematea eta herriaren gaineko informazioa zabaltzea da. Bi saio egingo dituzte pleno aretoan 19:00etan eta 19:30ean, eta horiek egin bitartean haurren zaintza zerbitzua eskainiko dute.

Bertaratzen direnek informazioa jasotzeaz gain, sei hizkuntzatan udalak argitaratu duen baliabideen gida jasoko dute, eta aurten lehenengoz, herria hurbilagotik ezagutzeko lau ekintzetan parte hartzeko aukera eskainiko zaie: ludoteka eta gaztelekuak; euskarara hurbiltzeko saioa, herria ezagutzeko ibilbide gidatua, edo kulturarteko emakumeen taldean parte hartzeko aukera. Udaletxeko sarreran herriko hainbat eragilek eta departamentuk beren ekintzen eta zerbitzuen berri emango dute.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend