Ikuska lehia bete-betean da

Ikuska

Alex Tellok ‘Azken muxua’ film laburra aurkeztu du aurtengo Ikuskan.

Martxan da XIX. Ikuska. Gaur sail ofizialean zazpi film labur ikusi ahal izango dira: Colgado (Espainia); Two Dollars (Frantzia); Ornitorrinco (Espainia), My own life (Ingalaterra) ; Downunder (Espainia); Cicle (Iran) eta Memorial (Tailandia). Antolakuntzaren arabera , lan “zoragarriak” dira gaur erakutsiko dituzten guztiak.

Bi tokitan proiektatuko dituzte filmak, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi kulturgunean 19:30etik aurrera, eta  Trintxerpeko alkateordetzan 20:00tan hasita. Ostiralera bitartean, egunero emango dituzten sail ofizialeko lanak Donibanen eta Trintxerpen.

Oraindik luze
Larunbatean inauguratu zuten XIX. Ikuska, Kimuak egitasmoa omenduz, baina erakustaldia hasi besterik ez da egin.

Lehen gauean, umorezko filmak erakutsi zituzten Gaugusa zikloaren barruan, eta igandean, berriz, gai askoz serio eta garratzetarako tartea hartu zuten, Los últimos hombres de Aleppo dokumentalarekin.

Euskarazko film laburrik onenari Mintzagun Saria zeini eman, berriz, atzo erabaki zuten euskaltegietako ikasleek haientzako propio antolatutako emanaldian, eta atzotik da martxan ere sail ofiziala.

Ostiralean emango dituzte ezagutzera aurtengo lan irabazleak, eta emanaldi berezian saritutako lan guztiak berriro ere ikusteko aukera izango da. Lan onenak ikusten asetzen ez denak, erakustaldiko klasiko batekin gozatzeko aukera izango du ondoren, Intriga eta beldurrezko bat zikloan.

Aurtengo Ikuska, baina, hilaren 19an bukatuko da, igandean, luxuzko gonbidatuekin. Emakumeaz jardun duten filmak proiektatuko dituzte Emea eta Anitza zikloaren barruan, eta iaz atal honetan saritutako Sheroes filmaren protagonistak izango dute aurtengo saria emateko ardura. Bekoz Beko emakume taldeak antolatzen du saria, Ikuskaren antolatzaile Trintxer Kultural elkartearekin elkarlanean.

 

 

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend