Jakoba Errekondok bere gida-liburua aurkeztuko du Lezon

jakoba.errekondo

Jakoba Errekondo. Argazkia: Goiberri.

2018rako agenda liburua publikatu berri du Jakoba Errekondok, Landareak lantzen izenekoa. Lezon horren aurkezpena egingo du egileak bertan hilaren 16an (osteguna) 18:00etatik aurrera Kultura Aretoan.

Gida liburuan landareak zaintzeko garai bakoitzean zer egin behar den azaltzen du Errekondok, Antton Olariagaren irudien laguntzarekin.

Udalak, liburuaren hainbat ale baratze parkeko erabiltzaileen artean banatuko du, erabil dezaten. Hala, herritarrei aurkezpenera joateko aholkatu die Lezoko Udalak herritarrei.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend