Eskolako Agenda 21en foroan, ikasleen eskarien erantzun die udalak

Mugikortasun iraunkorrari lotutako ikasleek egindako eskariei erantzun diete, hainbat konpromiso aurkeztuz
eskolako agenda 21 oiartzun

Atzo arratsaldean izan zen saioa.

Ikasturte hasiera partean, Eskolako Agenda 21en parte hartzen duten zentroetako ikasleek eta udaleko ordezkariek foroa egiten dute. Atzo egin zuten 2017/2018 ikasturteko lehenengoa, eta ikasleek pasa den urtean egindako eskaeren erantzunak jaso zituzten. Maiatzeko bileran, ikasleen aldetik, hainbat konpromiso ere azaldu zizkieten udaleko ordezkariei. Gaia mugikortasun iraunkorrarena izan zen.

Atzoko saioan, Jexux Leonet alkateak eta Ander Santesteban Ingurumen teknikariak banan-banan erantzun zieten eskariei. Horrela, honako konpromiso hauek hartuko ditu Oiartzungo Udalak, besteak beste:

  • Oinezko segurtasuna hobetzeko hainbat neurri martxan jartzea, hala nola, Manuel Lekuona etorbidea berritzea, Elorrondo kalea oinezkoek soilik erabili ahal izateko doitzea, Ugaldetxon eta Ibarren jarriko diren semaforoak…
  • Xorrola autobus zerbitzua hobetzen jarraitzeko neurriak (asteburutan eta udan ordutegia zabaltzea, adibidez).
  • Oinezkoen pasabideak hobetzen jarraitzeko neurriak (espaloiak berritzeko lanak Mendibilen, Katalintxon, Ihurritan…).
  • Bidegorri sarea hobetzen jarraitzea (bidegorriko itxitura berritzea, bidegorria eta Arbelaitz bidea oinezkoentzako lotzea, auzoen arteko loturak hobetzen jarraitzea…).

Aurtengoa Eskolako Agenda 21en hamalaugarren urtea izango da. Ingurumenarekin lotutako hainbat gai landu dituzte, eta aurten tokatzen dena zarata izango da. Ikasturtean zehar jorratu dutena maiatzean aurkeztuko diote udalari.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend