‘Maita zera ere’ eta ‘Igogailua’ lanekin hasiko da antzerki programazioa

Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak hilero saio bat antolatu du, udara arte
oiartzungo antzerkizale elkartea

Antzerkizale elkarteko Tessa Andonegi, Lur Korta eta Oier Guillan; eta Josune Cousillas kultura zinegotzia.

Oiartzungo Antzerkizale Elkartea bueltan da. Ikasturte honetako programazioa lotu eta aurkeztu du. Lehenengo emanaldiak datorren igandean izango dira.

Saio bikoitza izango da, eta oholtzara igoko direnak ez dira oso urrutitik etorriko. Pasaiako Badia antzerki eskolak Maita zera ere! lana taularatuko du Oiartzungo pleno areto nagusian. Errenteria-Oreretako Zoruk antzerki taldeak, berriz, Igogailua antzezlana jokatuko du.

Urtero bezala —salbuespenak salbuespen— antzezlanak 19:00etan izango dira, udaletxeko areto nagusian, eta bost euroko prezioa izango dute. Igande arrats hotzen kontrako errezeta ona izango da antzerki eskaintza.

Oiartzungo Udalak, Josune Cousillas kultura zinegotziaren bitartez, saioetara joateko gonbita luzatu du. Gainera, Oiartzungo Antzerkizale Elkartea zoriondu du, antzerkigintza sustatzeko egiten duen lanagatik.

Programazioa

  • Hilak 19: Maita zera ere! (Pasaiako Badia antzerki eskola) eta Igogailua (Zoruk antzerki taldea).
  • Abenduak 23: Zirriborro (Badut taldea). Haurrei zuzendutako saioa denez, 18:00etan hasiko da.
  • Urtarrilak 4: Stereo (Miren Gaztañaga).
  • Urtarrilak 28: Hozkailua (Artedrama).
  • Otsailak 18: Mami Lebrun (Xake produkzioak).
  • Martxoak 11: Atte hil aurretik (Beheko Larraine).
  • Apirilak 22: Karramarroa (Dxusturi teatro).
  • Maiatzak 26 eta 27: Txinalka antzerki taldearen emanaldiak.
  • Ekainean: Herriko antzerki ikasle gazteen emanaldiak.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend