Argitu ikastaroak energia kontsumoa murrizteko irizpideak emango ditu

Bihar Oiartzunen egingo dute ikastaroa, eta Errenteria-Oreretan eta Pasaian ere egingo dituzte saioak
argitu tailerra oiartzun

Eraginkortasun energetikoa bilatzea da helburua.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Sailak Gipuzkoa Argitu programa abiarazi du. Horren barruan, elektrizitate kontsumoari buruzko datuak ezagutzeko eskubidea praktikan nola jarri erakusteko tailerrak antolatu dituzte. Horrela, kontsumitzaileei erabaki egokiak hartzen lagundu nahi diete, eta argindarraren kontsumoa murriztea. Helburua eraginkortasun energetikoa bilatzea da.

Tailer horiek Oarsoaldean ere egingo dituzte, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin eta eskualdeko udalekin elkarlanean. Lehenengo saioa bihar arratsaldean izango da, Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan. 18:30ean hasiko da.

Pasaiari dagokion saioa Trintxerpeko Alkateordetzan izango da, datorren asteartean (hilak 21). Kasu horretan, 17:30ean izango da hasiera. Hirugarren eta azken saioa Errenteria-Oreretan izango da, abenduaren 13an. Olibet auzoko KZgunean izango da, 18:30etik aurrera. Izena emateko, 628 53 23 03 telefono zenbakira dei daiteke, eta e-posta bidez harremanetan jarri.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend