Txiki Muñozen babesa jaso dute TAO-ko langileek

Txiki Muñoz TAOko langileekin.

Txiki Muñoz TAOko langileekin.

Txiki Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiak TAOko langileak babestu ditu gaur, eskualdetik heldutako ELAko hamarnaka afiliatuekin batera. Manifestazioa egin dute gaur goizean TAOko langileek eta amaiera ekitaldia Herriko plazan. Bertan hartu du hitza Muñozek. Udalari ardura eskatu dio TAO zerbitzuko langileen lanpostuak defenditu, eta «traumatikoa» ez den beste irtenbidea hartzeko: “Udalak badaki, EH Bilduk eta Errenteria Irabazizek badakite, badago beste irtenbide bat kaleratzeak ez egiteko, edo lanpostu hauek defendatzeko”.

Kaleratzeak ez direla “irtenbide bat” eta ELA sindikatuak ez dituela onartuko erantsi du, “langileek ez zuten erabaki azpikontratazioa egitea bere garaian, lanean izan dira, ongi lan egiten, batzuen kasuan 25 urtez,  eta ez dute merezi mahai gainean udalak jarri duena. Langileen azalean jartzeko eskatzen diogu, udal progresista batek ezin duelako jendea kalean utzi”. Sistema publikoaren alde egin du, eta beste publifikazio eredu “ez traumatikoak” badirela mahai gainean gaineratu du, Bergara edota Pasaiakoa kasu, ELAko idazkari nagusiak eta galdera luzatu dio udalari, “zergatik TAO zerbitzua publifikatu nahi duzue eta ez beste zerbitzuak?”

Langileek borrokan jarraitzeko asmoa erakutsi dute, hala adierazi du Irune Moreno TAO zerbitzuko langileak eta ELAko ordezkariak, «batzuk ikusezin egin nahi bagaituzte ere, gu gara protagonistak, eta azken egunera arte borrokan jarraituko dugu gure duintasunaren alde. Borrokak beti merezi du eta itxaropena azken momentura arte mantenduko dugu eta udalari beste behi ere, mahaiaren beste aldean eseri eta gatazka honi irtenbide duina emateko eskatuko diogu. Ez dugu onartuko munizipalizazioak langileen kontura egiterik”.

ELAko hamarnaka afiliatuk egin dute bat manifestazioarekin.

ELAko hamarnaka afiliatuk egin dute bat manifestazioarekin.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend