Energiaren sentikortze plana, bertatik bertara orain

Laboren egindako topaketa irekien jarraipena da; hainbat toki ezberdin bisitatuko dituzte datorren astean
energia topaketa

Urriaren 7an egin zuten lehenengo saioa.

Oarsoaldea Garapen Agentzia energiaren kontsumo osasuntsurako sentikortze plana diseinatzen ari da. Horretarako, herritarren iritziak edota zalantzak jasotzen ari dira, plan hori aberaste aldera.

Pasa den urriaren 7an Laboren egin zuten topaketa irekiarekin hasi ziren herritarren iritziak jasotzen. Orain, beste pauso bat eman nahi dute bide horretan. Herritarrek hezkuntzan, etxean, lantegian edo komunikazioan energia kontsumoaren inguruan duten ezagutza eta jakinmina jasoko dituzte. Horretarako, eskualdeko udalerri bakoitzeko tailer bat egingo dute, datorren astean.

Tailerretara hurbiltzen direnek, topaketa bakoitzean, ohitura energetikoei buruzko iritziak plazaratuko dituzte, eta kontsumo eraginkorragoa lortzeko ekarpenak egingo dituzte. Zalantzak, proposamenak edo interesak partekatzeko gunea ere izango da. Jasotakoarekin, urte bukaeran plana zehazten joango dira.

Izena eman beharko da aldez aurretik. Telefonoz (608 31 87 94 edo 943 49 41 29) edo posta elektronikoz jar daiteke harremanetan.

Topaketak

  • Hilak 20, astelehena. Lezo: Eraldaketa etxetik. Lopeneko 2 zenbakiko 1Cetxea bisitatuko dute, 17:30etik 19:00etara.
  • Hilak 21, asteartea. Oiartzun: Hezkuntzan ohitura berriak. 11:00etan Elizalde Herri Eskolan, eta 15:00etan Haurtzaro Ikastolan.
  • Hilak 21, asteartea. Pasaia: Komunikazioa. Zer eta nola? 19:00etan, Donibaneko liburutegian.
  • Hilak 23, osteguna. Errenteria-Orereta: Lantegietan ohitura berriak. Zituenen (Erdiko kalea, 10), 12:00etatik 14:00etara.

[Energia planaren sentikortzeari buruzko erreportajea]

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend