"Larritzat" jo dute udalaren jarrera Lezon Ondo Ai Ginen taldeak herritarrekiko hondakinen aferan, eta "ostrukarena" egitea leporatu: "Oraingoan ere ezezkoa eman dio herritarrak egoki informatzeari, parte hartzeari".
Lazon kalean azaroaren 11n egindako argazkia. ARGAZKIA: Lezon Ondo Ai Ginen
Kezkatuta eta haserre. Horrela azaldu da Lezon Ondo Ai Ginen taldea Hondakinen Mahaia deitzeko eskaerari udalak ezezkoa erantzun eta gero. Bosgarren edukiontziaren funtzionamenduaren gaineko txostena aurkeztu zuen udal erregistroan Lezon Ondo Ai Ginen taldeak, eta bertan aipatutako ondorioak erakusten zituzten argazkiak. Horrekin batera, hondakinen mahaia martxan jartzeko eskatu zion udalari: “Erantzuna ezekoa izan da orain ere. Eskaera hau askotan egin dugu azken urte eta erdian, eta inoiz ez dugu erantzun positiborik jaso, ez dugu inongo parte hartze prozesurik ikusi, eta ez dugu erritarrok egoki informatzeko dugun eskubidea bete denik uste, ez delako ezertxo ere egin”.
“Larritzat” jo dute udalaren jarrera herritarrekiko hondakinen aferan, eta “ostrukarena” egitea leporatu: “Oraingoan ere ezezkoa eman dio herritarrak egoki informatzeari, parte hartzeari”.
Azken hamarkadetan ohikoak izan direla Lezoko Udalak deitu dituen batzar informatiboak eta mahaiak gaineratu du taldeak. Horren harira gogora ekarri du herriko elkarteen borroka jai batzordea martxan jartzeko Arantza Zeberio (EAJ) alkate zenean, “edo herriko elkarteen ahotsa eta kexak modu egokian tratatu zitezen Zabarre haserre ekimena abiatu zela herrian. Bi kasu horietan elkarte do herritarrak herriko arazoetan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu zuten eta kale mobilizazio izaten amaitu zuten”.
Udalak “etsipena” bilatu nahi duela erakutsitako jarrerarekin gaineratu du taldeak, “oker dabiltza, Lezoko Udalaren jarrera salatzen jarraituko dugu”.
Bost edukiontzien sistemarekin “atzera” egi eta hondakinen arazoa “konpondu ez dela” nabarmena da taldearen hitzetan, eta horren harira “arduraz” jokatzeko eskatu dio Jesus Mari Martiarenari, “mahaia ahalik eta azkarren deitu dezala eskatzen diogu denon artean luzera begirako sistema adostu ahal izateko”.
Altzaten azraoaren 7an egindako argazkia. ARGAZKIA: Lezon Ondo Ai Ginen taldea