Kamioi batek su hartu zuen atzo AP8 autobidean Oiartzun parean. Irungo noranzkoaren ordainlekutik eta gasolindegitik gertu izan zen 19:00ak aldera.
Sua itzalita garbiketa lanak egiteko itxita izan da errepidea goizaldera arte. ARGAZKIA: Suhiltzaileak Euskadi
Kamioi batek su hartu zuen atzo AP8 autobidean Oiartzun parean. Irungo noranzkoaren ordainlekutik eta gasolindegitik gertu izan zen 19:00ak aldera. Ondorioz hiru erreiak itxi, eta ilara luzeak sortu ziren.
Gurpilak zeramatzan kamioiaren atoiak su hartu zuen, eta su handia piztu bazen ere ez zen zauriturik izan, gidariak bide bazterrean kamioia gelditzea lortu zuelako.
Suhiltzaileek sua itzalita, 21:00ak arte itxita izan zen errepidea. Orduan zabaldu zuten erreietako bat harrapatuta gelditu ziren auto gidariak irteteko. 23:00etan berriz ere itxi zuten autopista puntu horretan garbiketa lanak egiteko, eta goizaldean haiek amaituta zabaldu dute berriz ere.