Gaur bertan beste urratsa egin du Proisak. Herriko elkarte, eragile, eta norbanakoek elkarrekin egindako Proisa Kulturgunea. Proiektu kulturala testua adostu dute asanbladan
Proisak agerraldia egin du gaur.
2018an Proisaren behin behineko eraikina egi bihurtuko dute eta behin betiko eraikinaren proiektua abian jarriko dute. Hala jakinarazi dute gaur egin duten agerraldian hamarnaka herritarrek, haur, gazte eta heldu, guztiena baita Proisa. Proisa ez dela gaur jaio esan dute, “ezta gazte talde bat fabrika zahar horretan sartu zenean ere. Aurretik bazen, bada eta izango da, sustrai sendoak dituen ametsa delako eta baita oinak lurrean dauzkan errealitatea”.
Gaur bertan beste urratsa egin du Proisak. Herriko elkarte, eragile, eta norbanakoek elkarrekin egindako Proisa Kulturgunea. Proiektu kulturala testua adostu dute asanbladan. Azken hori izango dute beren jardunaren ardatz, eta aurten udalarekin eta aldundiarekin sinatutako hitzarmenaren zutabea.
Bide luzea eta gora beheratsua izaten ari direla esan dute, baina pausu berriak ematen ari direla. Horren erakusle eraikina duela bi urte bota eta hura betetzeko gai izan direla da, “indarra, kemena eta bultzada biderkatzen jakin dugu”. Proisatik Ertira, oztopo eta mugaz betetako bidea egin zuten, oparirik ez dutela jaso esan dute, “ereduen talka”, eta orain aukera berri bat dutela non eta Proisan. San Pedro eta Pasaia bera, Proisaren iniziatibaren inguruan piztea lortu dutela esan dute agerraldian belaunaldi ezberdinetako herritarrek egindako irakurketan, oinarrian, autogestioa, auzolana, eta komunitatearen indartzea, “horretan sisnisten dugunon garaipena da honakoa”.
Une honetan San Pedroko espazio publikoa da Proisa, “kultura, sormena, parte hartzea, eta herritrarren transformazio soziala bultzatzen duen gune soziokulturala. Gune irekia, anitza, eskola, batzarra, asanblada, guine biziduna, autogestionatua, baita euskararentzako birika ere”.