Oinezkoen babeserako piboteak aktibatu ditu udalak Lau Haizetan

Errenteria, Astigarraga eta Donostiako 600 hektarea hartzen ditu Lau Haizeta parkeak.

Errenteria, Astigarraga eta Donostiako 600 hektarea hartzen ditu Lau Haizeta parkeak.

Lau Haizeta parkeko oinezkoen babeserako piboteak aktibatu ditu berriro udalak Arkiriko eremuan. Konponketak egin ondoren, hilaren 27tik (astelehena) aurrera berraktibatuko ditu. Arkiriko herri bidetik ibilgailu motordunekin igarotzeko debeku iraunkorra gogorarazi du udalak, trafiko arauen lege haustea da eta ondorioz, isunak jarriko dituzte. Izan ere, Arkiriko herri bidearen kasuan, bertako etxebizitza eta abere ustiapenei lotutako ibilgailuak baino ez dira onartzen. Azken horiek, ezinbestekoa den udal baimena dute.

Piboteak berriro aktibatuta, oinez edo bizikletan doazen bisitariak babestea da helburua, “Errenteria edo Oiartzundik Astigarraga eta Martutenera joateko hiri izaerako errepide ugari daude”.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend