Legorburu saritu dute Eibarren

Miren Amurizaren eskutatik jaso zuen saria Legorburuk.

Miren Amurizaren eskutatik jaso zuen saria Legorburuk.

Sariak biltzen jarraitzen du Iñigo Legorburu errenteriarrak. Oraingoan, Eibarko … Eta Kitto! Euskara Elkarteak antolatutako San Andres lehiaketan bigarren sailkatu da 40 bertso sortarekin.  Xabier Leteren Amaren bularra doinuan kantatzeko egin dituen hamar bertsoz osatutako bertso sortan, 40 urte bete inguruan bizitzen den krisiaz mintzatu da errenteriarra, umorez eta ironiaz, “gaztetan genituen amets eta espektatibak eta errealitatearen argilunak bildu ditut”.

250 euroko diru saria eta garaikurra ekarri ditu Eibartik Legorburuk.  Sari banaketaren ostean, Andoni Egañak, Sustrai Colinak, Alaia Martinek, eta Miren Amurizak bertso saioa egin zuten.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend