Elkarrekin bizitzeko aliantzaren diagnostikoa osatzeko bilera irekia bihar

Gaur aurkeztu dute prozesua Xenpelar Etxean.

Gaur aurkeztu dute prozesua Xenpelar Etxean.

Aniztasunean oinarritutako  elkarrekin bizitzeko herri aliantza osatzeko parte hartze dinamika abiatu du Errenteriako Udalak, egungo Errenteriaren aniztasuna aitortu eta balio positibo gisa sustatzeko helburuarekin. Diagnostikoa egitea izango da lehen urratsa prozesu horretan, eta horri begira, dinamikak egiten ari dira herriko hainbat eragilerekin aurrera begirako erronkak zehaztu eta konpromisoak hartzeko.

Eragileekin bai, baina herritarrekin ere osatu nahi du diagnostikoa udalak, norbanakoen ikuspegi eta ekarpenak jasotzeko, eta  hausnarketarako dinamika irekia antolatu du bihar  Niessen auditorioan 19:00etatik 20:00etara. Parte hartzea eta oinarrizko eskubideen gainean lanean ari diren eragileak gonbidatu ditu bereziki saiora, baina interesa daukan edozein herritarrek parte har dezake. Saioak irauten duen bitartean, haurren zaintza zerbitzua izango da.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend