Eskolak itxita, kalitatezko hezkuntza bermatzeko

Lezo Herri Eskolako irakasleak gaur goizean egin duten elkarretaratzean.

Lezo Herri Eskolako irakasleak gaur goizean egin duten elkarretaratzean.

Greba eguna dute bihar Araba, Bizkai eta Gipuzkoako unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko irakasleek. LAB, ELA eta STEILAS sindikatuek deitu dute grebara,  baita urriaz geroztik egiten ari diren mobilizazioetara. Kalitatezko hezkuntza eskatzen dute, eta hura bermatzeko eskaera zehatzak egiten ari dira. Egun Barne Produktu Gordinaren %3,5ekoa den Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza inbertsio publikoa handitzea gutxienez Europar Batasuneko bataz bestekoa ezarrita, eta progresiboki UNESCOk gutxienekotzat jotzen duen %6ra iristea;
Azken urteetan eman den matrikulazio igoera, lan kargen handitzeari eta ikastetxeen behar izanei aurre egiteko plantilak gutxienez 1.800 langiletan handitzea; egun %38koa den behin-behinekotasuna, %6ra murriztea, horretarako 6.000tik gora lanpostu egonkortuz kolektibo ezberdinetan; ikasle-ratioak %10 murriztea; ordezkapenak lehen egunetik egitea, eta LOMCE Euskal Herriko ikastetxeetatik ateratzea eta “horren moldaketa hutsa” den Heziberri bertan behera uztea.

Aurrekoak, irakasleak egiten ari diren eskaeretako batzuk baino ez dira. Astean zehar, elkarretaratzeak egiten aritu dira irakasleak. Irudian, Lezo Herri Eskolan gaur egin dutena ikasleak eskolara sartzeko unean. Bihar ikasgeletako ateak itxita izango dira, kalitatezko hezkuntza publikoa bermatzeko.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend