Genero praktika tailerrak antzerki ikastaro intentsiboarekin osatuko dira

Gaur da irakurketa ariketa tailerrean izena emateko azkeneko eguna; antzerki ikastaroa urtarrilean egingo dute
genero praktika tailerrak mr señora

Metrokoadrokakoek eskolak emango dituzte, eta ‘Mr Señora’ antzezlana emango dute.

100TZE sormen espazioak helduentzako genero praktika tailerrak antolatu ditu. Gaur izango da lehenengoan izena emateko azkeneko eguna.

Datorren ostiralean izango da lehenengo hori. Iratxe Retolazak Irakurketa ariketak eta genero sorkuntzak izeneko ikastaroa emango du. Hainbat testu irakurriko dituzte tailerrean, Genero-ariketak (EDO!, 2012) liburua oinarri hartuta.

Abenduaren 15erako, berriz, Ainara Lasak King Kong Teoria aztertuz, argazki eta sormenaren bila tailerra emango du. Kasu horretan ere, liburu bat izango sormenaren iturburua: Virginie Despentesen King Kong teoria (Eskafandra/Elkar, 2017). Kasu horretan, izena emateko azkeneko eguna abenduaren 11 izango da.

Bi ikastaroak doan izango dira, eta 18:00etatik 21:00etara iraungo dute, atsedenaldia barne. Horietan izena emateko 652 70 15 53 telefono zenbakira deitu behar da, edo 100TZEren e-posta helbidera idatzi.

Antzerkia ikastaro intentsiboa

Urtarrilerako, berriz, antzerki ikastaro intentsiboa antolatu dute. Miren Gaztañagak, Ainara Gurrutxagak eta Metrokoadroka kolektiboko kideek emango dituzte saioak, lau egunetan banatuta. Urtarrilaren 2tik 5era izango dira ikastaroaren saioak, 09:30etik 13:30era, eta 15:30etik 18:30era. 100TZE sormen espazioan, Oiartzungo Antzerkizaleen lokalean edo udaletxeko pleno aretoan izango dira eskolak. Prezioak honakoak izango dira:

  • Oinarrizko matrikula 50 euro.
  • Oinarrizko matrikula + bazkari/afariak: 90 euro.
  • Oinarrizko matrikula + otordu guztiak + lo egiteko lekua: 170 euro.

Oiartzuarrek izango dute lehentasuna, eta izena emateko epea abenduaren 11n bukatuko da. Horren ondoren, deialdi irekia zabalduko dute, abenduaren 21era arte. Lekuak mugatuak izango dira.

Ikastaroak iraun bitartean, hiru antzerki saio antolatu dituzte. Honakoak izango dira:

  • Urtarrilak 2, 20:00etan: King Kong Neska, (Josune Monton), Ehuntze sormen espazioan.
  • Urtarrilak 3, 20:00etan: Mr Señora (Metrokoadroka), Ehuntze sormen espazioan.
  • Urtarrilak 4, 20:00etan: Stereo (Miren Gaztañaga), udaletxeko pleno aretoan.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend