UGT sindikatuak kanpo kaiaren proiektua berreskuratu nahi du

Pasaiako portuko 1800 lanpostuak arriskuan daudela dio UGTk. Kezka agertu du sindikatuak, trafikoak behera egin duelako nabarmen zentral termikoa eta Arcelor itxiz geroztik, eta portua bideragarria izaten jarrai dezan inbertsioak aldarrikatu ditu.

UGTren ustez Pasaiako portuan azpiegiturak berritzea funtsezkoa da, eta norabide berean, kanpo kaiaren proiektua berreskuratzearen alde egin du: “Gure sindikatuarentzat kanpo kaiaren eraikuntza eta degradatuen dauden hiri eremuen leheneratzea proiektu bateragarriak dira, orain merkantzien zamalanetarako erabiltzen diren nasak, hiri erabilerara bideratu litezkeelako, inguruko udalerrietako alkateek nahi bezala”.

Merkantzia denak Bilboko portura bideratuko dituzten beldur da UGT, eta kexu agertu da, Pasaian inbertsiorik egiten ez duten bitartean, Bilbon 125 milioi euro gastatuko dituztelako moila berri baten eraikuntzan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend