32 pertsona kontratatuko ditu udalak enplegu planen harira

Matxaingo biribilgunean loreak jarri dituzte.

Lorezaintza lanetara bideratuko dituzte kontratatutako langileetako batzuk.

Errenteriako Udalak 32 lagun kontratatuko ditu urte amaiera bitarte enplegu planen harira. Lanpostu horietatik 19 udalak bere enplegu planetan jasota ditu, eta  beste 13ak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin batera sustatutako enplegu planetan jasotakoak dira, eta azken horrek gauzatuko ditu kontratuak.

Margolariak, administrariak, ingurumen teknikariak, arkitektoak, arotzak, errementariak, brigada ibiltariko langileak,  lorezainak eta elektrizistak kontratatuko dituzte, eta hautagaiek, hainbat baldintza bete beharko dituzte: Oarsoaldeko bizilagunak izan behar dute, Lanbiden alta emanda egon, . Kontratatutako %40 emakumeak izango dira; %30 Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren titularrak; eta %15 55 urtetik gorakoak.

Kontratuen iraupena gutxienez lau hilabetekoa izango da eta gehienez, sei hilabetekoa.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend