Eguzki, baikor baino zuhur

Lehengo astearteko plenoan udalbatzarrak Donibaneko saneamendu sarearen gaineko mozio aho batez onartu izana txalotu du Eguzkik. “Baikortasun mugatua” adierazi nahi izan dute, hala ere, proiektuak aspaldi bukatuta behar zuela gogoratuta:  “Ez dugu ahaztu behar, duela sei urte bukatua egon behar zen obra, egun proiektua egitearen fasean dagoela”.

Aurrekontuetan dirua jasota egotea baikortasunerako arrazoia da Eguzkirentzat, “nahiz eta nahiko ote den” ez dakiten, “ez eta zer neurrian gauzatuko den ere”.

Edonola ere, “oraingoa behin betiko saiakera izatea” espero dute Eguzkik eta baita mozioa sinatu zuten gainontzeko eragileek ere, eta udalbatzarrak hartutako konpromisoak bete daitezen, gaiaren jarraipena gertutik egingo dutela agindu dute.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend