Hitzaldi dantzatua, dantzaren historia ezagutzeko

Toni Jodarrek hitzaldi dantzatua emango du.

Toni Jodarrek hitzaldi dantzatua emango du.

Bi eskaintzekin dator Kukai Dantza. Dantza Familian eta  Historia  de la danza dantza herritarrei hurbiltzea bilatzen dute. Dantza Familian saio praktikoa izango da eta Jon Maya dantzari eta koreografoak eskainiko du. Dantzan, familian gozatzeko proposamena da eta lau urtetik gorako haurrei begirakoa. Haurrek, baina, gutxienez heldu batek lagunduta joan beharko dute. Hilaren 12an izango da Niessen Kulturgunearen  2. solairuan, 18:00etan hasita, eta doakoa bada ere izena eman beharko dute interesdunek aurretik.

Bigarren ekintzarekin, dantzaren historia kontatuko du Toni Jodar kataluniarrak, eta hura ulertu eta ezagutzeko hitzaldi dantzatua eskainiko du, saio arin eta didaktikoa. Hilaren 14an izango da hitzaldi berezia, 20:00etan, Niessen Kulturgunearen  2. solairuan. Honakoa ere doakoa da eta izena eman behar da.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend