Bi sari gehiago Iñigo Legorbururentzat

Iñigo Legorburu, ñaki Sanz-Azkue ipuin lehiaketan Hondarribiar onenaren saria irabazi duenarekin batera.

Iñigo Legorburuk beste bi sari eskuratu ditu. Hondarribiko XXXIV. Satarka eta Bordari lehiaketan, poesia sailean lehenengo saria eskuratu du errenteriarrak. Laugarren urtea du irabazten duena lehiaketa hori eta pozik azaldu da Legorburu, “lehen aldiko poz eta ilusio bera mantentzen dudalako”. Ni naizen (h)ura lanarekin gailendu da. Bertan nitasuna eta ura landu ditu distantziatik, “gizarte likidoa eta memoria urtsua kontzeptuak erabilita, besteak beste”. 800 euro eta oroigarriarekin itzuli da errenteriarra.

Gasteizen, berriz,  Etorkin Afroamerikarren elkarteak antolatutako literatura lehiaketan bigarren saria eskuratu du Biziberritzen lanarekin. 190 euro eta diploma jaso ditu errenteriarrak elkarrekin ospitalean topo egiten duten arraza ezberdineko bi nerabeen abenturak kontatzen dituen lanarekin.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend