Euskal jaiotza bisita daiteke Madalenaren basilikan
Bigarrenez euskal jaiotza jarri dute Maria Magdalena Basilikaren Kultur elkarteko kideek basilika horretan, eta urtarrilaren 5a arte bisitatzeko aukera izango da.
Euskal Jaiotza bisita daiteke Madalenaren basilikan.
Bigarrenez euskal jaiotza jarri dute Maria Magdalena Basilikaren Kultur elkarteko kideek basilika horretan, eta urtarrilaren 5a arte bisitatzeko aukera izango da. Jaiotza hori Pakita Oiarbiderena da. Olentzeroa, baserritarrak, animaliak… jaiotzako elementu guztiak artisau moduan egindakoak dira. Astelehenetik larunbatera11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:30era bisita daiteke euskal jaiotza. Hilaren 21 eta 31n soilik goizez izango da zabalik, eta hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita izango da.
Euskal jaiotzaz gain, jaiotza tradizionala ere jarri dute elkarteko kideek basilikan.