Martxa onean doaz Lezo eta Donibane lotuko dituen bidegorriko lanak

Abenduaren 22an behin-behineko semaforoa kentzea aurreikusi dute, errepidea eta bidegorria asfaltatu ondoren
bidegorria

Urtarrilaren bukaeran dena bukatuta egongo dela aurreikusi dute.

Lezo eta Donibane lotuko dituen bidegorriaren lanak martxa onean doaz. Hala ziurtatu du Lezoko Udalak, eta aurreikusitakoa betez gero, ibilgailu motordunen trafikoa normaltasunera itzuliko litzateke hilaren 22an.

Izan ere, ordurako bukatuko lituzkete lan nagusiak. Hilaren 18an asfaltatuko dute bidegorria, eta hurrengo bi egunetan espaloiaren txanda izango da. Horrela, hilaren 21ean eta 22an oinezkoek bidegorritik joan beharko dute. Errepidea, berriz, hilaren 21an eta 22an asfaltatuko dute. Horrela, egun horretan behin-behineko semaforoa kenduko lukete.

2018an emango dituzte azkeneko ukituak. Gabonetako oporren ondoren, urtarrilaren 8tik aurrera, honako lanak egingo dituzte: portu aldean dauden barandak aldatu; errepide ertzeko biondak jarri eta seinalizazio berria ezarri. Ez dute trafikoan eraginik izango, eta oinezkoentzako pasabidea jarriko dutela esan dute.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend