Beste sari bat Iñigo Legorbururentzat

Legorburu saria jasotzeko unean bi museotako zuzendariekin

Bat bestearen atzetik, hala dabil Iñigo Legorburu errenteriarra sariak biltzen. Oraingoan, Areago. Istorioak belarrietara kontakizunak ipuin lehiaketaren bigarren saria eskuratu du Legorburuk, Ezberdintasunean, berdintsu lanarekin. Haurren ipuinak eta mitologia uztartzea du helburu Gipuzkoako Foru Aldundiak, Igartubeiti baserri museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak antolatzen duen lehiaketak. Lehiaketara aurkeztutako lan onenekin liburu bat argitaratu dute antolatzaileek.

Legorburuk 150 euro jasoko ditu eta bere ipuina argitaratuko dute.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend