Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala sariak bertso artean banatuko dituzte

Haritz Casabal, bertso saioan parte hartuko duen bertsolarietako bat.

Haritz Casabal, bertso saioan parte hartuko duen bertsolarietako bat.

Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala bertso paper lehiaketaren sariak banatuko ditu Xenpelar Bertso Eskolak asteazkenean (hilak 20). Sari banaketa hori, bertso artean egingo dute, izan ere bertso saioa antolatu dute Lau Hazietara Euskaltzaleon Topaguneak eta Xenpelar Bertso Eskolak Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Aitor Albistur arituko da gai jartzaile, eta hari erantzuten sei bertsolari eta tartean punta puntakoak. Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren sailkatu Aitor Mendiluze, eta txapelketa berean atzo bosgarren sailkatu zen Igor Elortzarekin batera [azken horrek atzo agurtu zuen txapelketa nagusia] Maddalen Arzallus,  Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Nerea Ibarzabal eta Haritz Casabal arituko dira.

Bertso saioa 18:00etan hasiko da Niessen Kulturgunean eta sarrerak 3 euroan eros daitezke Arkaitza tabernan, edo 17:00etatik 18:00etara leihatilan . Hamasei urtetik beherakoentzat doakoa da sarrera.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend