Aitor Albistur eta Julene Iturbe irabazle

Aitor Albistur, Mikel Arrilaga eta Julene Iturbe, Xenpelar Bertso Eskolako Joxe Luix Maritxalar eta Patxi Petrirenaren artean.

Aitor Albistur, Mikel Arrilaga eta Julene Iturbe, Xenpelar Bertso Eskolako Joxe Luix Maritxalar eta Patxi Petrirenaren artean. Argazkia: Xenpelar Bertso Eskola

Aitor Albistur Pulido errenteriarrak irabazi du Zapirain Anaiak Bertsopaper Lehiaketaren XXIX. ekitaldia. Gazteei begirako Ibon Zabala saria berriz, Azkoitiara joan da eta iaz bezala, Julene Iturbe Epelderena izan da lanik onena. Zapirain Anaien lehiaketako bigarren saria, Ermuko Mikel Arrillaga Bereziartuak eskuratu du, eta gazteen mailako sariketan hutsik gelditu da bigarren postu hori. Atzo egin zuten Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala lehiaketen sari banaketa Niessen Kulturguneko auditorioan, bertso giroan egin, gainera. Izan ere, sari banaketaren ostean Aitor Albisturrek gidatuta bertso saioa egin zuten Aitor Mendiluzek, Maddalen Arzallusek, Igor Elortzak, Nerea Ibarzabalek, Arakaitz Oiartzabal Xamoak eta Haritz Casabalek.

Saio polita josi zuten bertsolari guztiek eta gozatzeko aukera izan zuten bertara bildutako hamarnaka bertsozaleek.

Amaren Bularra lanarekin garaitu da Albistur sariketan. Oporretako sindromea lanarekin aurkeztu zuen, berriz bere burua bigarren sailkatu den Arrillaga. Gazteei begirako Ibon Zabala sariketara Nik ere sinisten dizut bertso sorta aurkeztu zuen Iturbek.

Saio polita egin zuten bertsolariek atzo Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean. Argazkia: Xenpelar Bertso Eskola

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend