Hondakinen birziklatzeari buruzko kanpaina hasiko dute hilaren 9an

Oarsoaldea Garapen Agentziak abiaraziko du informazio eta sentsibilizazio kanpaina, kalitatea eta kantitatea handitzeko xedearekin
hondakinak.lezo

Lezon Ondo Ai Ginen taldeak bidalitako argazkiak, hondakinak edukiontzietatik kanpo.

Oarsoaldea Garapen Agentziak hondakinen birziklatzeari buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpaina abiaraziko du hilaren 9an. Herritarrak informatzeko eta zalantzak argitzeko asmoz abiaraziko dute kanpaina hori, eta bi ingurumen teknikari eta sei informatzaile ariko dira lanean. Herriguneko zein landa eremuko edukiontzi puntu inguruetan izango dira, 07:30etik 12:00etara bitartean. Herriko merkatari eta ostalariei ere informazioa helaraziko diete, eta hainbat informazio saio ere egingo dituzte. Industriaguneetara ere iritsiko dira.

Herritarrek duten birziklatze ohituretan eragitea dute helburu. Horrela, bereizten diren hondakinen kalitate eta kantitatea handitu nahi dute. Lezoko, Pasaiako eta Errenteriako udalek sustatzen duten Enplegu Planaren barruan dago kanpaina. Sentsibilizazioa handitzeaz gain, lanik gabe daudenei aukerak eman nahi dizkiete.

Bost helburu

Sentsibilizazio eta informazio kanpainak bost helburu izango ditu. Horien bitartez, hondakinen bilketa datuak hobetu nahi dituzte, eta hondakinek ingurumenean duten eragina txikiagotu nahi dute. Honakoak dira bost helburuak:

  1. Edukiontzi grisera botatzen den hondakin kantitatea murriztea.
  2. Edukiontzi marroiaren erabilera sustatzea.
  3. Gainerako edukiontzietara botatzen diren hondakinen kudeaketa hobetzea (ontzi arinak, papera eta kartoia eta beira).
  4. Herritarrak sentsibilizatzea eta modu egokian birziklatzeak dakartzan onurak ikustaraztea.
  5. Herritarren, merkatarien, elkarteen eta gainerako eragile taldeen birziklapenari buruzko zalantzak argitzea
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend