Irria opari kanpainaren ekitaldi berria egin du Errenteriako PSE-EEk eta emaitzarekin pozik azaldu da. Beharra dutenen artean banatuko ditu opariak Gurutze Gorriak.
Atzo eman zikzioten bildutako opariak Errenteriako Gurutze Gorriari PSE-EEko kideek.
Irria opari kanpainaren ekitaldi berria egin du Errenteriako PSE-EEk eta emaitzarekin pozik azaldu da. Guztira, 1.000 opari jaso dituzte. Errenteriako Gurutze Gorriari eman dizkio opari horiek eta orain, elkarteak, behar gehien duten familien artean banatuko dituzte txikienek oparia jasotzeko aukera izan dezaten.
Alderdi sozialistak eskerrak eman dizkie opariak Herriko Etxera eraman dituzten afiliatu eta herritarrei, baita Oiartzungo Alcampo saltokiari egindako ekarpenagatik. Errenteriako Gurutze Gorriaren presidente Jose Antonio Fernandezek atzo jaso zituen bildutako jostailuak Azahara Dominguez Gazte Sozialisten idazkari orokorra, Isaac Palencia eta Iñaki Ruiz alderdi sozialistako errenteriako zinegotziak, eta Errenteriako alderdi sozialistako antolakuntzako idazkari eta zinegotzi Joseba Etxarteren eskutik.